Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Hasiera  »  Xede taldeak  »  Enpresak  »  Albisteak

Enpresak

Euskararekin deskontuak Oarsoaldeko zerbitzu-bulegoetan

2019-12-09

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak koordinatuta, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalak eskualdeko zerbitzu bulegoetan zerbitzua euskaraz ere eman dadin lanean ari dira aurten. Zerbitzu bulegotzat hartu dituzte gestoriak, aholkularitzak, aseguru etxeak, finka administratzaileak eta inmobiliariak.

Urtean zehar egin duten lanketari amaiera emateko, deskontu baleak zozkatu dituzte.

2019an zehar zerbitzuren bat euskaraz baliatu duten bezeroen artean 20€ko  deskontu-baleak zozkatu dituzte parte hartu duen bulego-establezimendu bakoitzean. Parte hartu duen establezimendu bakoitzeko 5 deskontu alegia. Guztira 49 deskontu-bale banatu dira: 22 Oiartzunen, 14 Errenterian, 8 Pasaian eta 5 Lezon.

Egin dezagun guztiok ahalegintxo bat zerbitzu hauetan ere euskarari sarbidea egiteko.

Ezkerretik eskubira
Josu Delgado, euskara zinegotzia
Bikogest-eko Marixabel eta Begoña
Aitzol (ttur-ttur-eko kide)


Argazkian: Iñigo Alzua , Asier Kortadi eta Iban Cousillas saridunak; Joseba Imanol Santos eta Nerea Cecilia establezimenduko arduradunak bi izkinetan; eta Loreto Osa Pasaiako Udaleko Euskara zinegotzia erdian.

Ezkerretik hasita:
Ainhoa Mariano eta Nagore Zeberio: Legez Finka Administrazioa
Mirari Narbarte: Salsamendi Gestoria
Karmele Ibarguen: Jaso Administrazioak
Edu Marquet: Samar Administrazioa
Arantxa Etxezurieta: Udal HIzkuntza Politikako teknikaria
Itziar Ostolaza: Udal Hizkuntza

Argazkian Jesus Mari Martiarena Lezoko alkatea ikus dezakegu, Jalgi Aseguruetako Aitor Olaizolarekin batera.

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus