Euskararen paparazziak argazki lehiaketak euskarazko hizkuntza paisaiari balioa eman eta ikusgarri egin nahi du. Euskarazko idatzi eta errotulazioak nabarmendu nahi ditu lehiaketa baten bidez. Euskara eta merkataritza argazki berean atera eta argazki horrek erakargarritasuna izatea da giltza. Euskara eta merkataritza uztartuz ahalik eta argazki dotoreena, politena, artistikoena egitea da baloratzen dena. Argazkietan euskarazko errotulazioa, idatziak, oharrak, seinaletika eta abar atera behar dira argazki ahalik eta politena eta egokiena eginez. Argazki lehiaketa hau bi urtean behin egin ohi dugu; jeneralean, udaberrian.
Sari nagusia 400 €koa izaten da eta bigarren saria, 200 €koa
Ikusi lehiaketako oinarriak (2022ko edizioa)
Ikusi lehiaketako kartela
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
Egin argazkia euskarari eta saria irabazi
Eskatu eta eskaini kirol jarduerak euskaraz
Aurtengo Kuadrillategi Eguna maiatzaren 7an izango da Pasai Antxon
LOTURAK