Oarsoarrak

Herritar berriei zuzenduriko eskaintzak

Etorri berriei zuzenduriko sentiberatze lanketa

Oarsoaldera etortzen diren herritar berriei nork bere zirkunstantzia, profil eta errealitatetik euskarara gerturatzeko deia egiten zaie, sentiberatzea bilatzen da. Euskarak bere promozio sozilalerako ekarriko dizkion onurak bistaratzea da sentiberatze lanketa honen helburua. Bakoitzak ikusiko du nola eta noraino hurbildu nahi duen euskarara, ikasiz, murgilduz, agurtzeko adina ikasiz, seme-alabak euskal ereduan eskolaratuz, bere saltokian euskararen presentzia bermatuz, elkarrizketa labur eta samurrak egiteko adina ikasiz, kultur eskaintzatara joanez, harrera edo ongi etorri bileretara joanez... Mila modu dituela ikusarazi nahi diegu eta denak baleko, zilegi.

Aurten, hizkuntzak gerturatzen gaitu, gerturatu euskarara lelopean, noberaren hizkuntzak eta identitateak daukan garrantziatik abiatuta, gure komunitatean elkar-bizitzeko euskarak daukan balioa helarazi nahi izan dugu.

Nelson Mandelaren esaldi ospetsuak esaten duen bezala: "Gizaki bati ulertzen duen hizkuntza batean hitz egiten badiozu, haren burura iritsiko zara. Bere hizkuntzan hitz egiten badiozu, haren bihotzera iritsiko zara".

Euskara tokiko kulturaren, esperientzien eta ohituren adierazpena da. Horregatik, euskarara hurbiltzea komunitate berri hau bigarren maila batean aurkitzeko eta elkarrekin eraikitzen jarraitzeko modu bat da.

 


AISA hastapeneko euskara ikastaroak

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatzen ditu eskualdeko lau herrietan udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean. Oarsoaldeara munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak