Oarsoarrak

Mintzagun

Mintzagun tailerrak

Mintzagun Mintzagun tailerrek helburu asko betetzen dituzte aldi berean; euskaltegietako ohiko dinamikatik at, euskaraz orotariko gaiak jorra daitezkeela ikusarazten diete euskara ikasleei eta herritarrei. Askok eta askok gai jakin horri buruzko lehen ezagutza euskararen bidez izango dute. Era horretako azalpen, tailer eta hitzaldi modukoak ulertzeko gai direla ere erakutsiko diete saioek, hala, motibazioa areagotuz. Galderak egin ahal izateak eta emailearekin, nahiz beste hartzaileekin, solasean jarduteko aukerak ere ikasle eta finkatze prozesuan mesede egingo diela sinetsita gaude. Erabilera natural bat ezagutuko dute eta eurak partaide izango dira.

Gai bakoitzeko sei tailer ematen dira eta sei horietako bat herritarrei irekia izaten da, txandaka, dagokion herriko areto públiko batean. Hala, beraz, urtean seina tailer egiteko asmoa dugu eskualdeko sei euskaltegietan: Errenteriako Udal Euskaltegia eta Xenpelar AEK Euskaltegia, Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegia, Oiartzungo Intxixu AEK Euskaltegia, Pasaiako Udal Euskaltegia eta Txirrita AEK Euskaltegia. Euskaltegi bakoitzak bana herritarrei irekia antolatzen duela.

AZAROAN ERLAXATZE TEKNIKEN TAILERRAK IZANGO DITUGU, ANA CONDEREN ESKUTIK. 

- 2022-11-23: (Pasaiako Udal Euskaltegia) Ordua: 09:30 - 11:00

- 2022-11-23: Txirrita AEK (Pasai Antxo) Ordua: 19:00 - 20:30

- 2022-11-29: (Errenteriako Udal Euskaltegia) Ordua: 16:30 - 18:00

- 2022-11-30: Oroitzene AEK (Lezo) Ordua: 09:30 - 11:00

- 2022-12-01: Intxixu AEK (Oiartzun) Ordua: 09:30 - 11:00

- 2022-12-05: Xenpelar AEK (Errenteria) Ordua: 09:30 - 11:00

 

Tailerren historikoa jarraian ikusi dezakezu:

2012ko urria: Eskuz landutako bitxigintza (Idoia Arbelaitz)

2012ko azaroa: Aromaterapia (Maialen Etxeberria)

2013ko urtarrila: Postura ezegokiak saihesteko heziketa (Garazi Legorburu)

2013ko otsaila: Balkoietako baratzeak (Ramon Gaztelumendi)

2013ko apirila: Argazkigintza digitalaren oinarrizko nozioak (Gurutze Susperregi -Katiuskak-)

2013ko maiatza: Coaching; Nola mugatzen nau sinismenak? (Luis Oiarzabal)

2013ko urria: Bertsogintzari buruzko girotze tailerra (Bertsozale Elkartea - Amaia Agirre)

2013ko azaroa Eskura ditugun sendabelarrak (Nekane Martiarena)

2014ko urtarrila: Euskal dantzaren oinarrizko pausoak (Eneko Gil)

2014ko otsaila: Euskal zinemagintza (Kote Kamatxo)

2014ko martxoa: Barreterapia (Maialen Viaña)

2014ko maiatza: Ahozko komunikazioa (Andoni Egaña)

2014ko azaroa: Ardo-dastatze tailerra (Mikel Salvador)

2014ko abendua: Baserritar jantzien tailerra (Ione Artola)

2015eko urtarrila: Inauteriko makillaje tailerra (Ane Gaztelumendi) 2015eko otsaila: “Aitona mantangorria” eta euskal zinema (Kepa Errrasti)

2015eko martxoa: Garagardoa egiten ikasteko tailerrak (Beñat Irasuegi/Joseba Karrikiri)

2015eko urria: Eskuko gailu berriekin egindako argazkiak izeneko tailerrak (Gurutze Susperregi -Katiuskak-)

2015eko azaroa: Euskara: ate bat, mila mundu, hamaika poz (Joxerra Garzia)

2015eko abendua: Eguberriko euskal menua (Patrick Pery / Iñigo Esnaola)

2016ko urtarrila: Iñauteriko mozorroan etxean egin eta antzezteko tailerra (Iñigo Ortega)

2016ko otsaila: Euskal zinemagintza -Brunilda- (Eriz Alberdi)

2016ko apirila: Margolan lagun (Tewo-Zabalik MU taldea)

2016ko maiatza: Droneen iraultza (Aitor Lete)

2016ko azaroa: Ogi-tailerra (Edurne Agirre)

2016ko abendua: Bizikletak konpontzeko oinarrizko tailerra (Patxi Miner)

2017ko otsaila: “Hileta” film-laburra nola egin zen (Kepa Sojo)

2017ko otsaila: “Etxeko ukenduak eta xaboia” egiteko tailerra (Agurtzane Tejada –Xaboi punpuila-)

2017ko martxoa: “Jatorria, identitatea eta elkarbizitza” (Jon Maia)

2017ko maiatza: “Tarte bat barrura begira” (Luis Oiarzabal)

2017ko urria: “Leihoa unibertsora” (Virginia Garcia -Aranzadi Zientzia Elkartea-).

2017ko azaroa: “Lehen sorospena – Bihotz-biriken suspertzea –“ (Gipuzkoako DYA)

2018ko urtarrila: Paco Rabanneri buruzko erakusketa Ciriza etxean (Trintxer Kulturala)

2018ko otsaila: “Andante più forte” filma eta euskal zinema (Amaia San Sebastian)

2018ko martxoa: Pastak etxean egiten ikasteko tailerra (Edurne Agirre)

2018ko maiatza: Sexologia -Koitoa eta plazerra- (Luis Elberdin).

2018ko azaroa: Pasaia imaginarioaren arrazoiak dokumentala (Jone Arantzabal - FRC Paco Rabanne Fundazioa).

2019ko urtarrila: Zereal pasta egiten ikasteko tailerrak (Zituene pasta obradore kooperatiboa)

2019ko otsaila: Euskal zinemagintza (Rubén Rosas)

2019ko martxoa: Zer da coaching-a? Zertan lagun nezake? izeneko tailerrak (Naroa Susperregi)

2019ko maiatza: "Autodefentsa feminista" izeneko tailerrak (Emagin)

2019ko maiatza: "Gizonezkoentzako Maskulinitate eredu berri baten bila" izeneko tailerrak (Jokin Beristain)

2019ko urria: "Ogia etxean egiten ikasteko tailerrak" (Edurne Agirre)

2019ko azaroa: "Lehen sorospena" (Gipuzkoako DYA)

2020ko urtarrila: "Ardo-dastatze tailerra" (Mikel Salvador)

2020ko otsaila: "Euskal zinemagintza - Hotzean garbitu" izeneko tailerrak (Hexagono produkzioak)

2020ko martxoa: Emakumeentzako "Autodefentsa feministako tailerrak" (Emagin) eta gizonezkoentzako "Maskulinitate eredu berriak" izeneko tailerrak (Jokin Beristain)

2022ko urtarrila: "Euskal planisferioaz tailerrak" (Virginia Garcia, Aranzadi Zientzia Elkartea)

2022ko martxoa: Ordenari buruzko jarraibideak Maitane Ormazabalen eskutik (TxukuntZen)

2022ko maiatza: Txalaparta tailerrak, Harkaitz Martinez de San Vicenteren eskutik (Oreka TX)

2022ko urria: "Ardo-dastatzea tailerrak" Mikel Salvadorren eskutik.

2022ko azaroa: "Erlaxatze teknikak" Ana Conderen eskutik.

 

Euskarazko Film-laburren Mintzagun saria

Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak helburuen artean du euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea. Kezka horretatik abiatuz, MINTZAGUN euskarazko film labur onenari SARIA ekimena jarri zuen abian 2013an, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin eta Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako Udalekin elkarlanean. Euskararentzako aukerak eta espazioak ugaritzeko eta euskaraz ekoitzitako lanek ibilbide luzeagoa egin dezaten helburua du ekimenak.  

 

Multimedia

Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.

Albisteak

Albiste guztiak ikusi

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak