Oarsoarrak

Guraso Gara! Euskarriak

Guraso Gara! gida

Gurasoei eta familiei, zentzu zabalean, hizkuntza kontuetan nola jokatu, eta, hari buruzko erabakiak hartzerakoan, kontuan zer hartu behar duten aholkatzen dien eta orientabideak eskaintzen dizkien gida. Jaioberrien gurasoei banatu ohi zaie gure eskualdean; zorion gutun batekin etxera bidaliz nahiz haurrari erregistroan izena ematera joaten direnean banatuz.

Gida bi bertsiotan argitaratu da, euskaraz bat eta euskaraz eta gaztelaniaz bestea.

Gida honek familia tipologia bakoitza kontuan hartuta, euskara bermatzeko jarraitu beharreko urratsak erakusten dizkie guraso berriei. Hala, haur eskolara eramateko garaian, nahiz eskolaratzeko orduan, euskal eredua hautatzea gomendatzen zaie. Eskola orduz kanpoko jardueretarako eta aisialdirako ere euskarazko jarduerak hautatzeko gomendatzen zaie, jarduera horiek euskaraz izan daitezen eskatzeko esaten zaie. Eta familia guztiei, etxean, ahal dela, euskaraz egitea dela onena esaten zaie. Hala ezin denetan, euskarazko kultur kontsumoa (telebista, musika, antzerkiak, jolasak, ipuinak...) ziurtatzeko eta euskarari buruzko jarrera positiboak agertzeko aholkatzen zaie.

 

Guraso Gara! bideoa

Gidak dituen antzeko edukiak ditu bideoak ere, orientabideak eta aholkuak guraso eta familientzako, beste modu batean emanda, jakina. Bideoa ikastetxeetako ikasturte hasierako gelakako bileretan erabiltzeko pentsatuta dago, batez ere. 

Bilera horietan erabiltzeaz gain, tutore bakoitzak egoki deritzon erabilera egiteko ere bada, hau da, komenigarria iruditzen zaionean, familiei zuzenean bidaltzeko modukoa da.

 

 

Aurreko urteetako gidak:

 

Multimedia

Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak