Oarsoarrak

Aisialdiko jarduerak euskaraz

Aisialdiko jarduerak euskaraz izan daitezen eskatzeko sentiberatzea

Ikasturtearen amaieran sentsibilizazio eta komunikazio ekintza bat burutzen dugu, herrietako elkarteei eta 12 urte arteko haurrak dituzten gurasoei zuzenduta. Haur eta gazteentzako ekintzak / jarduerak antolatzen dituzten elkarteei zuzenduta bereziki. Elkarteek aisialdian eta aisialdiak haur eta gazteen bizitzan duen eragin itzela ikusita, eurek euskararen normalizazioranzko urratsak egiteak eta hizkuntza horri dagokion lekua emateak zer nolako garrantzia duen azaltzen zaie bi orriko batzuen bidez.

12 urtetik beherako seme-alabak dituzten gurasoei, euren haurrentzako jarduerak euskaraz izan daitezen eskatzearen garrantzia nabarmentzen diegu bi orriko berean.

12 urtetik beherakoentzako ekintzak edota jarduerak euskaraz izateak duen garrantzia nabarmentzen ari gara 2008ko ekainean eskualdeko lau udalek hartzaile horientzako euren jarduerak euskaraz eskaintzeko eta herrietako elkarteei ere horretan laguntzeko konpromisoa hartu zutenetik. 2013ko ekainean konpromisoa berritu dute eskualdeko lau udalek.

 

 

Multimedia

Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.

 

Dokumentuak

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak