Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Hasiera  »  Ekimenak  »  Sentiberatze ekintzak

Sentiberatze ekintzak

Familiei zuzenduriko sentiberatze ekintzak

Familiei zuzenduriko ekimenen eta ekintzen azken helburua euskara belaunaldi berriei transmititzea da, hau da, gurasoengandik seme-alabengana modu naturalean heltzea. Horrekin batera euskararekiko maitasun eta atxikimendu baloreak/jarrerak transmititzea ere bilatzen dugu, jakina, bi osagai horiek behar baititu gure ustez transmisioak eragingarri izan dadin.

Horiek horrela, sentiberatzeko eta informazioa emateko mezuak helarazten dizkiegu eskualdeko familiei hainbat euskarri eta bide erabiliz. Euren hizkuntza errealitatetik abiatuz, euskararen mesedetan zer egin beharko luketen, nola jokatu beharko luketen aholku ematen diegu mezu horietan.

Gaur gaurkoz, familia hizkuntzan jarria dugu lehentasuna. Gurasoek euren arteko ohiko hizkuntza euskara izatea ezinbestekoa da familia hizkuntza euskara izan dadin. Familia hizkuntzak berebiziko garrantzia du euskararen jarraipenean, familian finkatzen baitira hizkuntza ohitura nagusiak, euskaraz hitz egiteko erraztasuna, bai eta hizkuntzarekiko nortasun eta maitasun loturak ere.

Beraz, bikote euskaldunek euren arteko hizkuntza euskara izatea eta bikote erdaldun eta mistoek euskara ikasi, zertxobait bada ere, eta euskararekiko jarrera eta bizipen positiboak transmititzea dira helburu nagusiak.

 

Dokumentuak:

 

Bideoak:

 

Multimedia

Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus