Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Hasiera  »  Ekimenak  »  OLA sistema

OLA sistema

Oarsoaldeko lan-munduan euskara sustatzeko asmoz sortutako egitasmoa da. 2003ko maiatzean jarri zen martxan sistema hau Pasaian, Oiartzunen eta Lezon.

2009 arte, enpresek, Oarsoaldeko Euskara Zerbitzuaren bidez, zegokien herriko udalarekin hitzarmena sinatzen zuten. Hitzarmen honen bidez, Udalak enpresei Euskara Planak garatzeko laguntza eskaintzen zien EMUN kooperatibaren aholkularitza zerbitzuaren bidez.

EMUN, Enpresak euskalduntzeko helburuarekin Hizkuntza Zerbitzuak eta Lege eta Ekonomia Aholkularitza eskaintzen dituen Arrasateko kooperatiba da.

  • Enpresa bakoitzaren diagnostikoa egiten da lehenik: langileen euskararen ezagutza, erabilera eta motibazioaren neurketa.
  • Diagnostikotik abiatuta, Euskara Planaren diseinua egiten da: helburu batzuk ezartzen dira eta enpresak helburu hauek betetzeko neurriak jartzeko konpromisoa hartzen du (Aholkularitza etxeak konpromisoak betetzen laguntzen dio enpresari).
  • Enpresarekin adostutako diseinutik abiatuta, Euskara plana inplementatzen laguntzen du enpresan.

Prozesu hau burutzeko, aholkularitza etxeko teknikari bat enpresan lanean aritzen da astean ordu batzuez.

2009az geroztik, euskara planari eusteko, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek honen finantzazioan laguntzen diete enpresei. Urtero egiten den balorazio baten arabera ezarritako irizpideei jarraituz kalkulatzen da diru laguntzaren kopurua.

Enpresek beste diru laguntza deietara aurkezteko aukera dute finantziazioan laguntzeko; Eusko Jaurlaritzaren Lanhitz lerroa, Hobetuz, Fundación Tripartita

 

Multimedia

Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.

Buletina, topaketak...

gehiago

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus