Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

MENU OROKORRA
Hasiera  »  Ekimenak  »  OarsoIrriak

OarsoIrriak

Haurrei zuzenduriko aisialdi hezitzailea antolatzeko egitasmo parte-hartzailea da OarsoIrriak egitasmoa. Herri bakoitzean talde eragile bat ari da lanean herriaren baliabideak kontuan hartuz, urte osorako aisialdi egitarau bat sortzeko helburuarekin. Egitarau hau Irrien lagunak klubaren 5 lan-ardatzen bueltan gauzatzea da asmoa, euskara erdigunean jarrita. Irrien lagunak klubaren iruditeria eta pertsonaiak herrietara ekarriko ditugu herrietakoekin elkarlanean jarriz. Herrietan jada badagoena egitasmoarekin lotzea da asmoa bikoizketarik eragin gabe. Ez dagoena sortzeko ahalegina ere egingo da egoki jotzen den kasuetan.

 

Irria aldizkariaren harpidetzak geletan

Eskualdeko ikastetxeetako 3-8 urte artekoen gela guztiek (HHko 3., 4. eta 5. mailak eta LHko 1. eta 2. mailak) Irria aldizkariaren harpidetza dute egina urte osorako. Ondorioz, argitaratu ahala, aldizkariaren zenbakia gelako liburutegitxoan izaten dute, gelako jardueretan erabiltzeko nahiz txandaka etxera eramateko.

 

Multimedia

Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.

Dokumentuak

Albisteak

Xede taldeak

Oarsoar ospetsuak