Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Oarsoarrak Euskararen Saria

Telmo Esnal eta Asier Altuna zinemagileek jaso dute 2011ko "Oarsoarrak" Euskararen Saria

2011-12-02

Gaur, abenduak 2, "Oarsoarrak" Euskararen Saria eman du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Oiartzungo Manuel Lekuona bibliotekan. Aurtengo saria Telmo Esnal eta Asier Altuna zinemagileentzat izan da. Izan ere, euskarak funtzioak eta esparruak irabazi behar ditu normalizazio osora heltzeko, eta bi zuzendari hauei esker zinemaren benetako euskalduntzea bideragarria dela ikusi da.

Sari nagusiaz gain, ohorezko aipamen bat egin du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, bizitza-ibilbide bati aitortza eginez. Inaxito Albisu izan da ohorezko aipamenaren diploma jaso duena. Honek euskarazko eskolak emanez eta euskararekiko maitasuna nonahi zabalduz, euskarak jendartean eta herrigintzan bere lekua egiten lagundu du.

"Oarsoarrak" Euskararen Saria iaz sortu zen urtero euskararen normalizazioan urrats nabarmenak egiten dituen talde, establezimendu, erakunde, elkarte edo dena delakoari aitortza egiteko. Sari honen helburu nagusia euskarari eta euskararen normalizazioaren aldeko lanari garrantzia ematea da. Gizartean eragin positiboa lortu eta euskararen normalizazioan eragingo duten portaerak sustatu eta balioztatu nahi dira.

Ekitaldian, Oarsoaldeko lau herrietako udal ordezkariak, udal teknikariak, urte osoan zehar Oarsoaldeko Euskara Batzordearen lan-mahaietan parte-hartzen duten teknikari eta eragileak, euskalgintzako eragileak, hedabideak… elkartu dira.

       
       

 

* Klikatu argazkiaren gainean tamaina handian ikusteko

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Ekimenak

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus