Oarsoirriak egitasmoak jaso du 2012ko Oarsoarrak Euskararen Saria
2012-12-03
Sari banaketa Trintxerpeko alkateordetzan izan zen eta Pasaiako musika eskolako kideek girotua izan zen une oro. Ekitaldian lau herrietako alkateez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria Zigor Etxeburua, eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren zuzendari-gerentea Fernando Nebreda bertan izan ziren. Oarsoaldeko eragileak eta hainbat herritar ere gerturatu ziren ekitaldira.
Iazko irabazleak, Telmo Esnal eta Asier Altuna, izan ziren aurtengo saria emateko ardura izan zutenak. Euren eskutik jaso zuten Oarsoirriak egitasmoko kideek saria. Egitasmoaren ordezkari gisa Joxe Mari Agirretxe Porrotx, Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultateko Lorea Agirre, eskualdeko udalen ordezkari Aiora Perez de San Roman eta herritar parte-hartzaileen zortzikoteko ordezkariak, Nekane Martiarena, Nora Barroso eta Jon Legorburu izan ziren.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
* Klikatu argazkiaren gainean tamaina handian ikusteko