Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Oarsoarrak Euskararen Saria

ABB Niessen eta Juanba Berasategi saritu ditu Euskara Batzordeak

2010-12-03

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, “Oarsoarrak” Euskararen Saria 2010 eman du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak lehenengo aldiz. Sari-ematea 13:00etan izan da Errenteriako San Marko gotorlekuan.

“Oarsoarrak” Euskararen Saria 2010 sari nagusia ABB Niesseneko euskara batzordeak jaso du lan munduan euskararen alde egindako lanagatik. Sari nagusiaz gain, Juanba Berasategi marrazkilariari ohorezko aipamen berezia egin zaio marrazki bizidunen, komikiaren eta ilustrazioaren alorrean euskarari bere lekua aitortu eta bidea egiten laguntzeagatik. Ekitaldi jendetsua izan da, eta bertan izan dira Oarsoaldeko lau herrietako korporazioak, eskualdeko komunikabideak eta eragileak (ikastetxeak, teknikariak, euskaltegiak…), besteak beste.





       




 

* Klikatu argazkiaren gainean tamaina handian ikusteko

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Ekimenak

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus