Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Motxian Eby esketx Lehiaketa

Motxian Eby mezu lehiaketako sari-banaketa ekitaldia

2013-05-06

Maiatzaren 2an Buruntzaldea eta Oarsoaldea eskualdeak antolaturiko Motxian Eby mezu lehiaketako sari-banatze ekitaldia egin zen. Lehiaketan 12-16 urte bitarteko 178 neska mutilek parte hartu dute denera, horretarako 140 karaktere inguruko mezu bat bidali behar izan dutelarik honako galderari erantzunez: mezu bat jaso duzu: “zmz atzokoa?”

Ekaitz Benitez oiartzuarrak irabazi du Oarsoaldeko Motxian Eby mezu lehiaketa. Buruntzaldekoa, berriz, Maria Ruiz hernaniarrak irabazi du.

Aiora Perez de San Romanek adierazi duenez, Oarsoaldea garapen agentziako lehendakariak, eskualde bakoitzeko irabazleak 200 euroko erosketa txartela jaso du bere eskualdeko dendetan gastatzeko. Horrez gain, 60 euroko beste bosna erosketa txartel banatu ziren eskualde bakoitzean, gainontzeko irabazleen artean.

Ekitaldian honako hauek parte-hartu zuten: Agin Rezola, Astigarragako zinegotzia, Migel Mari Torrea, Pasaiako zinegotzia, Lur Korta, aktorea, Joseba Usabiaga, aktorea eta mezu lehiaketako 12 finalistak.

Lehiaketa honen helburua, baita Oarsoaldeko Euskara Batzordeak gauzatzen dituen bestelako ekimenena ere, arlo guztietan euskararen erabilera sustatzea da eta gure hizkuntza eguneroko bizitzan sortzen diren egoeretan normaltasunez erabiltzea indartu.

Oarsoaldeko mezu irabazleak:

 

Egilea Esaldia
Oihane Iraundegi Oo, iby 1era jun ginan ta nere lagunek prakak b4neraino busti zituzten, barre asko in genun, ori by barrea. Galtzerdiak brdak zeudn. Hau bronk!
Oier Mugartza Atzo zm pasa genun? pos d kulo:( Bakizu, aburritzen ai giñen ta sin+ zelai batea jun giñen Geo, poliziyak torri zin ta gu korrika jun giñen!
Yilenia Alonso Atzokoa? Ai ama! Mutilagunakin zinemara joan eta juxtu eskuinean nire gurasoak zeunden,ze lotsa!aurpegia makurtu baina ikusia izan nintzen...ta gainera hurbildu ta galderak egiten..ezin ahaztu atzokoa!
Lur Gaztelumendi Atzokoa? Gaizki, bakizu, zu gabe ez da ezer berdina. Zinera joan ginen, 2 orduko iluntasunean murgiltzera. Nahiago nuke nire alboan bazeunde, iluntasuna argiagoa irudituko zitzaidan zure alboan. Edozer mango nuke zure gaixotasuna sendatzeko. Bestalde, bakizu non aurki gaitzakezun, beti zure bihotzean. Mx 1. Eutsi.
Zaira Rodriguez Atzo berarekin aurkitu nintzen, muino batera eraman ziudan ilunabarra ikustera, hantxe musu bat eman zidan eta lo egin genuen besarkatuta.
Ekaitz Benitez Atzoko euna oso normala izan zn: gosaldu, sofan etzan, bazkldu, sofan etzan, mriendatu, sofan etzan, afaldu ta … FSTAAA!

 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Ekimenak

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus