Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Hasiera  »  Ekimenak  »  Mintzagun  »  Bereziak

Mintzagun

Mintzagun tailerrak

Tailer hauek helburu asko betetzen dituzte aldi berean; euskaltegietako ohiko dinamikatik at, euskaraz orotariko gaiak jorra daitezkeela ikusarazten diete euskara ikasleei eta herritarrei. Askok eta askok gai jakin horri buruzko lehen ezagutza euskararen bidez izango dute. Era horretako azalpen, tailer eta hitzaldi modukoak ulertzeko gai direla ere erakutsiko diete saioek, hala, motibazioa areagotuz. Galderak egin ahal izateak eta emailearekin, nahiz beste hartzaileekin, solasean jarduteko aukerak ere ikaste eta finkatze prozesuan mesede egingo diela sinetsita gaude. Erabilera natural bat ezagutuko dute eta eurak partaide izango dira.

Gai bakoitzeko sei tailer ematen dira eta sei horietako bat herritarrei irekia izaten da, txandaka, dagokion herriko areto publiko batean. Hala, beraz, urtean seina tailer egiteko asmoa dugu eskualdeko sei euskaltegietan: Errenteriako Udal Euskaltegia eta Xenpelar AEK Euskaltegia, Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegia, Oiartzungo Intxixu AEK Euskaltegia, Pasaiako Udal Euskaltegia eta Txirrita AEK Euskaltegia. Euskaltegi bakoitzak bana herritarrei irekia antolatzen duela.

 

“Tarte bat barrura begira” izeneko tailerrak egingo dira maiatzean Luis Oiarzabalen eskutik:

  • 2017-5-23: PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia)
    Ordua: 09:30 - 11:30
    Kontaktua: Gema Amundarain (943 004 340)
  • 2017-5-24: EUE (Errenteriako Udal Euskaltegia (Errenteria)
    Ordua: 09:30 - 11:30
    Kontaktua: Ane Amondarain (943 449 680)
  • 2017-5-25: Intxixu AEK (Oiartzun)
    Ordua: 18:30 – 20:30
    Kontaktua: Saioa Ballesteros (943 493 957)
  • 2017-5-30: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
    Ordua: 10:00 - 12:00
    Kontaktua: Raul Perez (943 525 545)
  • 2017-5-31: Oroitzene AEK (Lezo)
    Ordua: 15:30 - 17:30
    Kontaktua: Jon Diaz de Mendibil (943 519 144)
  • 2017-05-31: Xenpelar AEK (Errenteria)
    Ordua: 09:00 - 11:00
    Kontaktua: Borja Arbelaitz (943 340 233)

 

 

Orain arte egindako Mintzagun Tailerrak:

  • 2012ko urria: Eskuz landutako bitxigintza (Idoia Arbelaitz)
  • 2012ko azaroa: Aromaterapia (Maialen Etxeberria)
  • 2013ko urtarrila: Postura ezegokiak saihesteko heziketa (Garazi Legorburu)
  • 2013ko otsaila: Balkoietako baratzeak (Ramon Gaztelumendi)
  • 2013ko apirila: Argazkigintza digitalaren oinarrizko nozioak (Gurutze Susperregi -Katiuskak-)
  • 2013ko maiatza: Coaching; Nola mugatzen nau sinismenak? (Luis Oiarzabal)
  • 2013ko urria: Bertsogintzari buruzko girotze tailerra (Bertsozale Elkartea  -  Amaia Agirre)
  • 2013ko azaroa Eskura ditugun sendabelarrak (Nekane Martiarena)
  • 2014ko urtarrila: Euskal dantzaren oinarrizko pausoak (Eneko Gil)
  • 2014ko otsaila: Euskal zinemagintza (Kote Kamatxo)
  • 2014ko martxoa: Barreterapia (Maialen Viaña)
  • 2014ko maiatza: Ahozko komunikazioa (Andoni Egaña)
  • 2014ko azaroa: Ardo-dastatze tailerra (Mikel Salvador)
  • 2014ko abendua: Baserritar jantzien tailerra (Ione Artola)
  • 2015eko urtarrila: Inauteriko makillaje tailerra (Ane Gaztelumendi)
  • 2015eko otsaila: “Aitona mantangorria” eta euskal zinema (Kepa Errrasti)
  • 2015eko martxoa: Garagardoa egiten ikasteko tailerrak (Beñat Irasuegi/Joseba Karrikiri)
  • 2015eko urria: Eskuko gailu berriekin egindako argazkiak izeneko tailerrak (Gurutze Susperregi -Katiuskak-)
  • 2015eko azaroa: Euskara: ate bat, mila mundu, hamaika poz (Joxerra Garzia)
  • 2015eko abendua: Eguberriko euskal menua (Patrick Pery / Iñigo Esnaola)
  • 2016ko urtarrila: Iñauteriko mozorroan etxean egin eta antzezteko tailerra (Iñigo Ortega)
  • 2016ko otsaila: Euskal zinemagintza -Brunilda- (Eriz Alberdi)
  • 2016ko apirila: Margolan lagun (Tewo-Zabalik MU taldea)
  • 2016ko maiatza: Droneen iraultza (Aitor Lete)
  • 2016ko azaroa: Ogi-tailerra (Edurne Agirre)
  • 2016ko abendua: Bizikletak konpontzeko oinarrizko tailerra (Patxi Miner)
  • 2017ko otsaila: “Hileta” film-laburra  nola egin zen (Kepa Sojo)
  • 2017ko otsaila: “Etxeko ukenduak eta xaboia” (Xaboi Punpuilako Agurtzane Tejada)
  • 2017ko martxoa: "Jatorria, identitatea eta elkarbizitza" (Jon Maia)
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus
z