Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Hasiera  »  Ekimenak  »  Merkataritza. Udalen eskaintza

Merkataritza. Udalen eskaintza

Merkatari eta ostalarientzako doako zerbitzu eskaintza

Oarsoaldea eskualdeko lau udalek (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) Oarsoaldeko Euskara Zerbitzuaren koordinaziopean Euskara Oarsoaldeko Komertziora plana dute indarrean merkataritza eta ostalaritza alorretan euskararen presentzia areagotzeko asmoz. Euskararen gizarte normalizaziorako ez ezik, establezimenduentzat eurentzat ere oso garrantzitsua da euskarak gero eta presentzia handiagoa izan dezan herriko establezimenduetan. Batetik, belaunaldi berri guztiak euskaraz ongi prestatuak eta euskara eske datozelako, eta bestetik, euskara gure establezimenduaren kalitate ezaugarri garrantzitsua izango delako.

Atal honetan, udalek, euskararen presentzia areagotzeko, sektoreari eskaintzen dioten materialaren berri zehatza izango duzu. Materialaz gain, gainerako doako zerbitzu eskaintzaren berri ere bertan aurkituko duzu.

Zuen parte-hartze eta harrera onarekin euskarak urrats handiak egingo dituelakoan gaude.

 

Multimedia

Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.

Dokumentuak

Udalen zerbitzu eskaintza

gehiago

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus