Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Merkataritza. Gremiokako lanketa

Harategiak (2010)

2010ean harategiak hautatu ditugu euskararen erabilerari bultzadatxoa emateko. Bi ekimen burutuko ditugu harategiekin. Batetik, harategietan ohikoen diren 15 salgaiekin osatutako zerrenda-panela banatuko dugu nahi duten harategi guztien artean. Panelaren neurria 70zm x 40zm da eta PVCko 5mm-ko xafla arin bat da, harakinak harategian nahi duen lekuan jartzeko pentsatua. Panel horretan 15 salgaiko zerrenda ageri da euskaraz eta salneurria errotulagailuz jartzeko tartearekin. Bestetik, harategietan saldu ohi den produktu bat gutxienik osagaitzat duen errezeten lehiaketa antolatu dugu, urriaren 18tik azaroaren 19ra gauzatuko dena. Errezetak euskaraz idatzita beharko dute egon eta harategietan propio jarriko diren buzoi edo kutxatxoetan utzi ahal izango dira izen-abizenak eta telefonoa gutunazalean jarrita. Herri bakoitzeko 100 euroko sari bana emango da sukaldari ezagunek emandako epaiaren arabera.

 

Errezeta lehiaketako oinarriak:

 

Parte hartzaileak

Oarsoaldeko harategietako bezeroak.

Gaia

Lau lagunentzako errezeta, osagai nagusia harategiko produktua izanik.

Non eta nola aurkeztu

Errezetak euskaraz eta txukun idatzita aurkeztuko dira, osagaien zerrenda eta platera egiteko jarraibideak adieraziko dira bertan eta harategietan jarriko diren kutxatxoetan jasoko dira. Errezetak gutunazalean sartu, egilearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia gainean idatzita.

Aurkezteko epea

Azaroaren 4tik abenduaren 4ra.

Saria

100 euroko erosketa txartela Oarsoaldeko herri bakoitzean. Irabazleak gutuna utzi duen establezimendu berean egin beharko du gastua.

 

Errezeta bilduma:

- Bildumaren dokumentua (pdf)

 

Harategietako panela:

- Panela (pdf)

 

Argazkiak

 

* Klikatu argazkiaren gainean tamaina handian ikusteko

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus
z