Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Merkataritza. Gremiokako lanketa

Fruta eta barazki dendak (2014)

2014an fruta eta barazki dendekin ari gara lanean. Maiatzean barazki eta fruten izenak euskaraz agertzen dituen panela argitaratu dugu eta aurtengo lanketan parte hartzeko prest dauden establezimenduei plastifikatuta banatu diegu A2 neurrian. Ekainean produktuen izenak eta salneurria paperean jartzeko balioko duten plastikozko euskarrien sorta bana emango diegu establezimenduei. Udazkenean, sasoian sasoiko barazki eta frutekin egindako errezeten lehiaketa egingo dugu. Herri bakoitzari urte-sasoi bat egokituko zaio.

Azkenik abenduan, sarituta gertatu diren errezetak eta hauen irudiak biltzen dituen 2015eko egutegia argitaratuko dugu, parte hartu duten establezimenduetan bezeroen eskura jartzeko.

Dokumentuak:

-Barazki eta Fruten hiztegia

-Prezioen txartelak

-Oiartzungo panela

-Oarsoaldeko panela

-Fruta eta barazkien errezetekin osatutako egutegia

 

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus
z