Partekatu kafe garaiko argazkia
2017-06-14
Ekainaren 15etik uztailaren 6ra partekatu zeuk ere Facebook-en edo Twitter-en Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo edota Pasaiako kafetegiren batean ateratako selfia edo argazkia, banakakoa edo taldekakoa, zutik, eserita, buruz behera, nahi duzun bezalakoa (#kafetertulia traola erabili). Argazkia elkarbanatzen duzuenon artean 50 katilu zozketatuko dira.
Esandakoa, beraz; Oarsoaldeko kafetegietan eskatu kafea euskaraz eta gero goza ezazu euskaraz hitz eginez. A! eta une goxo horri argazkia egin eta partekatu Facebook-en edota Twitter-en.
Ikusi Kafea eta tertulia beti natural kanpainako bideoa: