Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Hasiera  »  Ekimenak  »  Merkataritza. Gremiokako lanketa

Merkataritza. Gremiokako lanketa

Urtero gremio bat hautatu eta hartan jartzen dugu fokoa eskaintza bereziak eta ekimen bereziak eginez. Jeneralean bi motako ekintzak egiten ditugu: maiatz-ekainean establezimenduari begirako elementu edo euskarriren bat sortzen eta banatzen dugu eta irail-urrian bezeroei eta erabilerari bideraturiko ekimen bat egiten dugu, zozketa, lehiaketa edo horrelakoren bat.

Urteko eskaintza

2017an kafetegiekin ari gara lanean. Kafetegietan, kafe moten izenak euskaraz biltzen dituen panela banatu dira. Sare sozialetan #Kafetertulia erabilita argazkiak elkarbanatu dituztenen artean katiluak banatu ditugu. Kafetegietan, kanpainako leloa duten azukreak banatu dira, eta udazkenean euskaraz eskatzen dutenen artean hainbat erosketa txartel zozketatuko dira. 

 

 

 

 

 

 

Aurreko edizioak

gehiago

Albisteak

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus