Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Hasiera  »  Ekimenak  »  Kuadrillategi  »  Albisteak

Kuadrillategi

Zuriņe Hidalgo eta Kuadrillategiko gazteak elkartu ditu kuxkuxeroak egitasmoak

2018-11-22

Kuxkuxeroak egitasmoa Oarsoaldeara iritsi da. Azaroaren 16an Lezoko Herri Eskolan egin zen lehen saioa Zuriñe Hidalgoren batera. Kuadrillategiko gazteekin elkartu zen euskaraz ondo pasatu eta euskararen erabilera sendotzeko asmoz. Horiek dira Kuadrillategi eta Kuxkuxeroak egitasmoen helburuak.
 
Oarsoaldean egingo diren saioetan Zuriñe Hidalgo abeslari eta telebistako aurkezlea izango da gonbidatua. Zuriñe Hesian taldeko abeslari eta konposatzailea da eta Euskal Telebistako saio desberdinetako aurkezlea izan da (Betizu, Kantuan, A Ze Banda!, Sorgintxulo, Kantugiro, 3Txulo, Bagoaz, DantzanGo!...). Gazteentzako euskal erreferente bat da eta galdera sorta eder bat prestatu zuten abeslariarentzat.
 
Musikaz eta telebistaz gain, emakumearen presentziaz ere hitz egiten aritu ziren eta horretarako, joku dibertigarri bat egin zuten monitoreen laguntzarekin. Arratsalde polit bati amaiera emateko, Hesian taldearen “Noiz itzuliko zara?” kantua abestu zuten guztiek batera.
 
Hurrengo saioa gaur izango da, Oiartzungo Gaztetxean, 19:30tatik aurrera. Pasaiako saioa datorren ostiralean izango da, Donibaneko Kulturguneko komunikazio gelan 19:00tan.

 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Ekimenak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus