Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Hasiera  »  Ekimenak  »  Kuadrillategi

Kuadrillategi

Lagunarteetan biltzen diren gazteen hizkuntza ohiturak aldatzeko egitasmoa da (aisialdirako eskaintza bat), bikoteak osatzen dituztenerako bikote hizkuntza euskaraz finka dezaten, besteak beste.

12-16 urte bitarteko lagunarteei zuzendutako egitasmoa da, hau da, DBH B eta D ereduetan ikasten ari diren gaztetxoei zuzendua. Astean behin (ostiralez jeneralean) bi orduz elkartzen dira eta begiraleen laguntzaz euren gustuko jarduerak garatzen dituzte.

Tarteka, txangoak, egun pasak eta asteburu pasak ere egiten dituzte beste herrietakoekin batera.

 

Multimedia

Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.

Aurreko edizioak

gehiago

Albisteak

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus