Gurasoak euskararen garrantziaz ohartaraztea. Euskara bikote eta familia hizkuntza izatearen garrantzia nabarmendu nahi da batez ere. Euren hizkuntza-jokabide eta erabakiek dituzten ondorioez kontzientzia hartzen lagundu nahi diegu.
Martxotik apirilera eta irailetik azarora bi sentiberatze bolada egin ohi ditugu gurasoei zuzenduta. Bi bolada hauetan emititzen dira irrati-tarteak Euskadi irratian, Radio Euskadin eta Oiartzun irratian. Azken urteotan bi boladak Euskal Herriko beste euskara zerbitzu batzuekin elkarlanean egiten ditugu.
Guraso euskaldunei zuzenduriko irrati-tarteak:
- Familia bidezko transmisioa (udazkena) 2012
- Familia bidezko transmisioa (udaberria) 2012
- Familia bidezko transmisioa 2011
- Familia bidezko transmisioa - 2010
- Familia bidezko transmisioa - 2009
Multimedia
Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.