Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Hasiera  »  Ekimenak  »  Eskola kirola euskaraz

Eskola kirola euskaraz

Euskara eta Kirola Lan-mahaia sortua dugu eskualdean, kirol teknikari eta euskara teknikariek osatua. Hauetako bakoitza ikastetxeetako kirol koordinatzaileekin eta euskara normalizatzaileekin koordinatzen da.

Kirol prestakuntza zuzenagoa eta benetako beharrei egokitua izan dadin, eskualdeko kirol teknikaria dugu lanean 2000 urteaz geroztik. Kirol prestakuntzarekiko eta euskararekiko erabakitakoak gauzatzen direla ziurtatzea eta eskola kirolaren egitura osoa koordinatzea dira bere egitekoa. Urtero ikastetxez ikastetxe eta taldez talde behaketa zuzena egiten du bi aldagai horien bilakaera ezagutzeko eta zuzendu beharrekoak zuzentzeko.

Eskola Kirolaren egiturak iraunkortzeko eta sendotzeko hiru faseko eredu estandarra diseinatu genuen 2004an eta egun aplikatzen jarraitzen dugu; Lezon (fase guztiak), Oiartzunen (fase guztiak), eta Pasaian nahiz Errenterian (lehenengo fasea). Aipatu lanetarako, sei kirol koordinatzaileren egun erdiko dedikazioarekin kontatzen dugu (hiru Errenterian eta bana Oiartzunen, Lezon eta Pasaian).

 

Multimedia

Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.

 

Irrati-tarteak

 

Aurreko edizioak

gehiago

Informazio gehiago

gehiago

Albisteak

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus