Batxilergoa egin eta Lanbide Heziketara igarotzea oso erabaki garrantzitsua eta neketsua izaten da. Denbora hartu eta hausnartu beharra dago.
Erabakia zein, halakoa izango da zure lan-etorkizuna. Zalantzan bazaude, adi-adi irakurri:
D eredua, aukerarik onena
Zergatik hautatu beharko nuke D eredua?
- Euskaraz aritzeko gaitasuna garatzen jarraitzeko.
- Orain arte ikasitakoa sendotzeko.
- Euskarak gero eta toki gehiago du enpresetan eta gizartean, aukera gehiago izango dituzu lan-munduari begira eta gizarte harremanei begira.
- Euskarak gero eta toki gehiago du gazteen munduan, gazte kulturan, gazteen aisialdian, harremanetan, musika, hedabideak, internet…
- Euskarak gero eta toki gehiago du lagunartean eta bizitzan.
- Euskara ongi jakitea erabakigarria izan daiteke etorkizunean, ate guztiak irekita izateko, ez batzuk bakarrik.
- Zer gertatuko da hemendik urte batzuetara lana bilatzen hasten zarenean eta gainontzekoek baino abantaila gutxiago izatean euskara ez menderatzeagatik?
Oarsoaldean ikasketak euskaraz eskaintzen dizkizuten ikastetxeak:
- Oiartzo Batxilergo Ikastola
- Pasaia-Lezo Lizeoa
- Koldo Mitxelena Institutua
- GMLHBI Don Bosco ikastetxeetan
Anima zaitez, abantailak besterik ez dituzu izango ta!
Multimedia
Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.