Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Asier Berrocal

Errenteria

Hartutako konpromisoa(k)

  1. Kotxean noanean euskarazko irratiak entzungo ditut
  2. Korrikan parte hartuko dut
  3. Dendetan euskaraz eskatuko dut
  4. Lehenengo hitza beti euskaraz egingo dut
  5. Aurten libururen bat euskaraz irakurriko dut
  6. Urtean antzerkiren bat euskaraz ikusiko dut
  7. Nire haurrei euskarazko ipuinak irakurriko dizkiet
  8. Mugikorrean euskarazko sistema eragilea jarriko dut
  9. Euskarazko filmak edota euskarazko azpitituluekin ikusiko ditut
  10. Sare sozialetan euskaraz arituko naiz
  11. Koadrilakoekin euskaraz egingo dut
  12. Euskarazko hedabideak kontsumitzen hasiko naiz
  13. Euskaraz hasitako esaldiak euskaraz amaituko ditut
  14. Ahobizi izango naiz: ulertzen dutenei euskaraz egingo diet beti, eta beraiei gaztelaniaz erantzuteko lasaitasuna transmitituko diet
  15. Belarriprest izango naiz: euskara ulertzeko gai naiz, baina, hitz egiteko ez. Horrenbestez, niri euskaraz egin diezadan eskatuko diot jendeari
  16. Nire haurrarentzat aisialdi edota kirol jardueretan begirale euskaldunak eskatuko ditut
  17. Finantza eragiketak euskaraz izateko eskatuko diot nire entitate finantzariari
  18. Nire buzoian gaztelania hutsean publizitatea jasotzen dudanean, nire kexa adieraziko dut udal euskara zerbitzuan
  19. Errenta aitorpena euskaraz egingo dut
  20. Euskarazko wikipedia elikatuko dut
atzera
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus