Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

“Zure enpresan, euskara zure esku” ideia lehiaketa martxan da

2017-12-06

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak “Zure enpresan, euskara zure esku” ideia lehiaketa berria jarri du martxan. Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako lehiaketa berriak euskarak arlo sozio-ekonomikoan duen garrantziaz eta enpresa/euskara binomioan norbanakoek izan dezaketen eraginaz hausnartzera bideratu nahi ditu ikasleak.

Oarsoaldeko Lanbide Heziketako ikasleei egiten zaien erronka enpresa batean euskarari sarbidea egin diezaiokeen ideia bat landu eta garatzea da.

Lehiaketa honetan Oarsoaldeko Lanbide Heziketa zentroetako Goi Mailako zikloetako 1. Mailako 18 urtetik 30 urtera arteko ikasleek har dezakete parte. Ikasleek euskaraz aritzeko gaitasuna izan behar dute, lanak euskaraz egin eta aurkeztu behar baitira. Parte hartzaileek bi lagunez edo hiru lagunez osatutako taldeetan hartu dezakete parte.

Talde irabazleak 1.500 euroko saria eskuratuko du eta bere proposamena enpresa batean gauzatu beharko du eta horretarako 1.000 euroko aurrekontua izango du erabilgarri.

Proiektuaren memoria euskara@oarsoaldea.eus helbidera bidali beharko da 2018ko otsailaren 16ko 14:00ak baino lehen.

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus