Oarsoarrak

Albisteak

Zabalik da Kuadrillategin izena emateko epea

2022-09-02

Kuadrillategi lagunarteetan biltzen diren gazteen hizkuntza ohiturak aldatzeko egitasmoa da (aisialdirako eskaintza bat), hizkuntza euskaraz finka dezaten.

12-16 urte bitarteko lagunarteei zuzendutakoa da, hau da, DBH ikasten ari diren gaztetxoei zuzendua. Astean behin (ostiralez jeneralean) bi orduz elkartzen dira eta begiraleen laguntzaz euren gustuko jarduerak garatzen dituzte.

Tarteka, txangoak, egun pasak eta asteburu pasak ere egiten dituzte beste herrietakoekin batera.

Gaur egun hiru eskaintza daude Kuadrillategi egitasmoaren barruan:

Izen-ematea nork bere ikastetxean egiteko aukera ere izango du.

Ikasturte honetan ere eskualdeko lau herrietan, Lezon, Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian, gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa, eta ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena:

Lezon, Errenterian eta Pasaian; DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek.

Oiartzunen, berriz, DBH-1 eta DBH-2ko gazteek.

Lezon eta Pasaian Batxilergoko gazteentzako Faktoria izeneko saioak ere eskainiko dira, orain arte bezala.

Izena emateko epea irailaren 23ra artekoa izango da Lezon, Oiartzunen eta Pasaian eta 30era artekoa Errenterian.

Saioak urriaren 7an hasiko dira. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa baduzu, etorri gurera!


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak