Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

ZABALIK DA KUADRILLATEGIN IZENA EMATEKO EPEA

2019-08-30

Ikasturte honetan ere eskualdeko lau herrietan, Lezon, Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian, gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa, eta ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena: Lezon, Errenterian eta Pasaian; DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek. Oiartzunen, berriz, DBH-1 eta  DBH-2ko gazteek. Izena emateko epea 2019ko irailaren 24ra artekoa izango da.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.

Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du horretarako banatuko diren izen emate orriak betez eta ikastetxean entregatuz. Izen emateko aukera izango da, halaber, www.oarsoarrak.eus webgunearen bidez.. Hemen eman dezakezue izena.

Saioak urriaren 4an hasiko dira.  Euskaraz ongi pasatzeko gogoa baduzu, etorri gurera!

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus