Oarsoarrak

Albisteak

Tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abiatu da

2021-11-17

Merkataritzaren eta ostalaritzaren testuinguruan euskararen erabilera konfiantzarekin lotzen du kanpainak. Tokiko merkataritzak berezko duen gertutasunak, betikotasunak eta gutasunak konfiantzazko harremana sortzen du. Era berean, harreman horrek kalitatearekin lotura dauka, bai produktuarena eta baita harremanarena ere. 

 

Kanpainaren ezaugarri nagusiak

Aurtengo kanpainaren ardatza spot bat da, biloba eta amona bat irudikatzen dituena. Amonak bilobari erosketak egitera ateratzeko eskatzen dio eta eorsi beharrekoen zerrenda bat esaten dio. Hainbeste dira amonak emandako jarraibideak, bilobak zer erosi behar duen ahazten duela okindegira iristean. Okinak, baina, amona ezagutzen du eta bilobak ezer eskatu gabe "betikoa" eskaintzen dio. Spotan islatzen den egoera hau bezeroaren eta markatariaren arteko eguneroko harremanetik sortzen den konfiantzaren isla da. Eta horrekin batera, norbera bere hizkuntzan artatua izatea konfiantza hori eraikitzeko bidea dela. 

Spotaren zabalkundearekin batera, udalen elkarlanak garrantzi berezia dauka aurtengo edizioan. Guztira, 60 udal baino gehiagok parte hartu dute kanpainan eta datozen asteetan udal bakoitzak bere estrategia jarraituko du spotan jasotzen den mezua gizarteratzeko helburuarekin. 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak