"Pasaia osorik bizitzeko" kanpaina martxan jarri da
2017-12-04
Pasa den astean Trintxerpen aurkeztu zen “Pasaia osorik bizitzeko” egitasmoa. Egitasmo honen ideia Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak sortu du, herriak euskari dagokionez dituen erronkak aztertu ondoren.
Egitasmo berri honen helburua, Pasaiaz bete-betean gozatzeko euskarak zer leku izan behar duen gogoeta egitea da. Eskola ez baita nahikoa haur eta nerabeen euskara maila eta erabiltzeko joera horretan eragiteko. Haurrek eskolatik kanpo denbora gehiago pasatzen dutenez, gaztetxoen aisialdian arreta jartzea erabaki da.
Urtarriletik aurrera, gazteentzako erreferente ezagunak diren pertsonak eramango dituzte Pasaiako elkarteetako saioetara. Arraunlari, dantzari edota futbolari ospetsuak parte hartuko dute, gazteenek ikus dezaten arrakasta lortu daitekeela euskaraz biziz.