Oarsoarrak

Albisteak

Paper kontuak euskaraz nahiago

2019-03-25

Urteak dira, hogeita bI zehazki, Oarsoaldeko lau udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean ari direla, euskarak ahozko eta idatzizko presentzia handiagoa izan dezan.

Aurten ere lanketa berezia egingo da sektore jakin batekin eta gaur aurkeztu dituzte, hain zuzen ere, Oiartzungo Zubillaga aholkularitzan, 2019an Oarsoaldeko zerbitzu bulegoei -aholkularitzak, inmobiliariak, aseguruak, finka administratzaileak- zuzenduko dizkieten ekimenak.

Jesus Maria Martiarena, Lezoko alkatea, Nahikari Otermin, Pasaiako zinegotzia, Ioritz Aizpuru, Oiartzungo zinegotzia, xxxx, Errenkoalderen ordezkaria, Andoni Lizarralde, Iturriren ordezkaria eta Miren Oiartzabal eta Mirari Pikabea Zubillaga aholkularitzaren ordezkariak.

Jesus Maria Martiarena, Lezoko alkatea; Nahikari Otermin, Pasaiako zinegotzia; Ioritz Aizpuru, Oiartzungo zinegotzia; Nekane Agirrezabala, Errenkoalderen ordezkaria; Andoni Lizarralde, Iturriren ordezkaria; eta Miren Oiartzabal eta Mirari Pikabea Zubillaga aholkularitzaren ordezkariak.

Paper-kontuak euskaraz nahiago” ekimena

Otsailaren 28ra bitartean zerbitzu bulegoekin hitz egin dugu banan bana, asmoak azaltzeko eta “Paper-kontuak, euskaraz nahiago” izeneko ekimenean parte har dezaten animatzeko.

Eskaintza bereziak

1. Web gunea euskaraz itzultzeko aukera eta .EUS domeinua urtebetez doan.

Hasteko, urteko ekintzetan parte hartzen duten establezimendu guztiei webgunea itzultzeko aukera emango zaie eta denei .eus domeinua urtebetez ordaintzeko eskaintza egingo zaie.

2.- Dokumentu ereduak euskaraz bezeroei kalitatezko zerbitzua emateko

Bestetik, establezimendu mota bakoitzaren (aholkularitzak, inmobiliariak, aseguruak, finka administratzaileak) dokumentu ohikoenen ereduak banatuko dizkiegu martxoaren 27tik apirilaren 5era bitartean.

3.- Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik sariak

Martxoaren amaieratik ekain amaiera bitartean herritarrek errenta aitorpena euskaraz egin dezaten sustapen kanpaina egingo da lau herrietan. Uztail hasieran sariak zozkatuko dira errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren artean. Herri bakoitzean bi lagunentzako otordu goxo bat izango da saria.

4.- Errotulu berriak finka administratzaileentzat

Ekainean, ezkaratzetan jartzeko PVCko ohiko errotuluen banaketa egingo dugu finka administratzaileen artean.

5.- Sariak zure bezeroentzat

Azkenik, azaroaren 11tik 30era, urtean zehar zerbitzuren bat euskaraz baliatu duten bezeroen artean 20€ko deskontuak zozkatuko ditugu. Parte hartu duen establezimendu bakoitzeko 5 sari.

Dagoeneko 35 establezimenduk egin dute bat kanpaina honekin. Ez galdu aukera!

Honen guztiaren inguruko berri oraindik ez duen establezimendu-jaberen bat balego, eta interesatuko balitzaio, bere herriko euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri besterik ez du.

Honenbestez, Sergio Ekizak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, herritarrak gonbidatu nahi ditu eguneroko bizitza euskaraz egin dezaten. Hizkuntza bera erabiltzea da euskara indartzeko modurik onena.

Udalerrietako euskara zerbitzuak:

◦ Errenteriako Euskara Zerbitzua 943 449 613 (Herriko enparantza z/g)

◦ Lezoko Euskara Zerbitzua 943 513 476 (Donibane kalea 2)

◦ Oiartzungo Euskara Zerbitzua 943 493 842 (Fermiñene etxea. Aialde, 2)

◦ Pasaiako Euskara Zerbitzua 943 004 330 (Euskadi etorbidea 61 Trintxerpe)

 

Ikusi argazkiak


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak