2017-11-07
Urte askotako lanaren ostean, Paeta zarrak erantzun mahai-jolasa kaleratu da. Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oiartzuarren Baitan egitasmoaren barruan sortu dute Trivial Pursuit oiartzuar jokoa.
Oiartzuarran Baitan egitasmoak dituen grabaketak izan dira joko honen abiapuntua. Hala ere, herriko aditu askorengana jo dute galdera horiek zuzenak ziren jakiteko.
Oiartzuni eta oiartzuerari buruzko 1.500 galdera izango ditu, sei gaietan banatuta: historia; baserria, ekonomia eta natura; geografia eta toponimia; kirola eta gizartea; hizkera; eta kultura.
Dixidu enpresa arduratu da maketazioaz eta Iosu Mitxelena herriko marrazkilaria izan da mahai-jolasaren azala marraztu duena.
Lehenengo edizioak 800 ale ditu eta salgai daude jada. Eskaerak oiartzuarrenbaitan.co
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
ARGINDARRA AURREZTEKO ETA FAKTURAK ULERTZEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN
BANATU DITUZTE EUSKARAREN PAPARAZZIEN SARIAK
OARSOALDEKO UDALEK ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITERA DEITU DITUZTE ZERGADUNAK
LOTURAK