Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

"Paeta zarrak erantzun" mahai-jolasa salgai dago

2017-11-07

Urte askotako lanaren ostean, Paeta zarrak erantzun mahai-jolasa kaleratu da. Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oiartzuarren Baitan egitasmoaren barruan sortu dute Trivial Pursuit oiartzuar jokoa.

Oiartzuarran Baitan egitasmoak dituen grabaketak izan dira joko honen abiapuntua. Hala ere, herriko aditu askorengana jo dute galdera horiek zuzenak ziren jakiteko.

Oiartzuni eta oiartzuerari buruzko 1.500 galdera izango ditu, sei gaietan banatuta: historia; baserria, ekonomia eta natura; geografia eta toponimia; kirola eta gizartea; hizkera; eta kultura.

Dixidu enpresa arduratu da maketazioaz eta Iosu Mitxelena herriko marrazkilaria izan da mahai-jolasaren azala marraztu duena.

Lehenengo edizioak 800 ale ditu eta salgai daude jada. Eskaerak oiartzuarrenbaitan.com web-orrialdean,  Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan egin daitezke, edo Urrats paper-dendan,  erosi daiteke mahai-jolasa. Mahai-jolasak 20€ balio du eta bukatu arte salduko dira.

 

 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus