Oarsoarrak

Albisteak

"Oinherri, herri hezitzailearen" jardunaldia, apirilaren 6ean Donostian

2019-03-20

OinHerri egitasmoak, umeen aisialdi parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzeko egiten du lan. Oinherri egitasmoko talde eragileen barne, besteak beste, Oarsoaldea Garapen Agentziak parte hartzen du.

Teoria eta praktika uztartuz, herrigintzatik, benetako parte-hartzea bultzatuz eta balio hezitzaileak hedatzeko helburua hartuta, hainbat urrats egin dira dagoeneko.

2012an abiatu zen herri hezitzailearen ibilbidea. Une egokia da oraingoa egindakoaz hausnartzeko, eta, batez ere, aurrera begirako ildo nagusiak erabakitzeko.

Herri hezitzailea filosofiaren azpian, Euskal Herri osoko hezkuntzako, euskararen arloko eta aisialdiko 14 eragilek bat egin dute (Oinherri elkartea), oinarrizko zazpi balio lantzeko, eta, horrela, jendartea hobetzeko asmoz.

Hauek dira zazpi balioak: haurraren kultura aitortzea eta errespetatzea. Parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukera eskaintzea. Aniztasunean berdin eta parekide izanez aritzea. Ingurumenarekin bizitzen ikastea. Ingurumen kulturala zaintzea. Harremanetan, euskara lehenestea. Elkarlanean aritzea eta auzolana sustatzea: komunitatean bizitzea.

Bestalde, herri hezitzaile gisa eraginkor izateko, herri bakoitzeko udala, eskolak eta herri eragileak (hezkuntza, aisialdia eta euskara, batez ere) elkarrekin aritzea planteatzen dugu.

EGITARAUA

9:30. Ereindako haziaren ondorioak. Oinherrin orain arte egin dena, labur-labur (OINHERRI) 

AURRERA BEGIRA KONTUAN HARTU BEHARREKOAK

9:45. Atxikimendu, taldetasun, euskaltzaletasun eta feminismo elkargune bat (LOREA AGIRRE, Jakineko zuzendaria)

10:20. Kulturak zeharka gaitzan, kulturak zeharka ditzagun (IRATXE RETOLAZA, EHUko irakaslea)

10:55. Azpeitia: herriko eragileekin egindako diagnostiko-prozesua eta aurrera begirako erronkak (AMAIA ZARRABEITIA, Elhuyarreko teknikaria eta EGOITZ ARRUTI, Azpeitiko Herri Hezitzaileko kidea)

11:30. Atsedena.

12:00. OinHerriren WEB berriaren aurkezpena

Aurrera begira lanerako finkatuko diren ildo nagusiak. OinHerriren izenean, aurrera begira non jarri beharko liratekeen lehentasunak proposatu, eztabaidatu, eta, ahal den neurrian, adostea da helburua; alegia, hainbat ildo denon artean zehaztea.

13:30. Amaiera.

 

IZENA EMATEKO:

http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20190304/OinHerri_Herri_Hezitzailearen_jardunaldia


 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak