Oarsoarrak

Albisteak

Oarsoarrak komunitatearen “Bat eta bat ez gara bi” egitasmoa aukeztu da Errenterian

2017-09-28

Gaur (irailak 27) Errenteriako Xabier Olaskoaga plazan, Oarsoarrak komunitateak ekimen berri bat aurkeztu du. Ekimekin honen helburua, Oarsoaldeko euskarazko komunitate bat sortzea da; komunitate zabal eta irekia, adin-tarte, jatorri, esparru… ezberdineko pertsonez osatua. Horretarako, bakoitzak euskararekiko konpromiso bat hartzeaz gain, beste bat erakarri behar du proiektuari atxikimendua adierazteko eta horrela, komunitatea handitzen joateko.

Nora Barroso (Errenteria) eta Agustina Pontesta (Lezo) izan dira egitasmoa aurkeztu duten eragileak eta orain arte isilean egindako lana kaleratzeko ardura zutenak ere. Gaur, egitasmoaren aurkezpena egin da eta herri bakoitzerako egin diren kartelak ere erakutsi dira. Hau lortzeko, 80 pertsona baino gehiago mugiaraztea lortu du Oarsoarrak komunitateak eta behin ekimena publiko eginda, komunitate hori esponentzialki handituko dela uste dute. Agerraldian, eskualdeko ordezkari politikoez gain lau herrietako hainbat eragile elkartu dira egitasmoaren aurkezpena egiteko. Bide batez, eragile horietako batzuk, euskararekiko beraien konpromisoak zeintzuk diren adierazi dute.

Gaurtik aurrera, komunitatearekin bat egiteko www.oarsoarrak.eus/batetabat webgunean sartu eta bertan dagoen formularioa bete beharko da. Behin argazkia igotzean, automatikoki gehituko da argazkien mosaikoari. Izena ematen duenak, beste pertsona bat edo batzuk ere gonbidatu ahalko ditu. Egitasmoaren leloak horixe adierazten du hain zuzen ere, bat eta baten batura ez dela bi izango, gehiago baizik, atxikimendua adierazten duen bakoitzak beste hainbat erakarri ditzakeelako. Beraz, lagunen e-postak gehitzeko aukera ere egongo da eta lagunek gonbidapen mezua jasoko dute. Atxikimendu kopurua nola doan jakiteko, webgunean termometro bat egongo da. Egitasmoa martxan dagoen bitartean, sari desberdinak zozketatuko dira parte hartzen dutenen artean.

Ikusi aurkezpeneko bideoa:

Argazki galeria ikusi

Spot-a ikusi


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak