Oarsoarrak

Albisteak

Oarsoaldeko hainbat enpresa gizarte erantzukizunaz eta enpresen arteko sareez hausnartzen aritu dira

2017-03-03

Enpresen Gizarte Erantzukizunak eta enpresen arteko sareek dakartzaten onurez jarduteko jardunaldia antolatu zuen Oarsoaldeko Euskara Batzordeak hainbat eragileren laguntzarekin martxoaren 2an.

Oarsoaldeako hainbat enpresa bertaratu ziren Salto Systems enpresan antolaturiko jardualdira. Responsabilitat globaleko Josep Maria Canyellesek eman zion hasiera jardunaldiari. Ondoren, mahai ingurua osatu zuten Tkguneko Fermin Lazkano, Elayko Anaje Narbaiza, Olatukoop-eko Beñat Irasuegi eta Art for life!-eko Miren Lauzirikak, Nerea Azurmendiren gidaritzapean.

Azkenik bertaratutako oarsoarrak talde fokaletan banatu eta "zer behar dugu enpresok aktibatzeko?" eta "zeren inguruan antola ditzakegu enpresa sareak Oarsoaldean?" galderen inguruan hausnartzen aritu ziren. Nahiz eta azkenik, talde txikian ateratako ondorioak talde handian elkarbanatu zituzten.

Argazkiak ikusi. 

Argazki gehiago. 

Bideoa ikusi. 

Josep Maria Canyellesen hitzaldia.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak