Oarsoarrak

Albisteak

Oarsoaldean Eskola Kirolera joateko geroz eta desplazamendu jasangarriagoak egiten dira

2019-03-22

Oarsoaldeko Kirol Mahaia -udal teknikariak, eskoletako koordinatzaileak, Oarsoaldeko eskola kiroleko koordinatzailea, Kirolaisi XXI-eko teknikariak…- lanean ari da Eskola Kirolan asteburuetan bertako herrietan izaten diren partidetara joateko lehiakideek garraiobide jasangarriak (oinez, bizikletaz… ) egin ditzaten.

2013az geroztik daramatzate dinamizazio lanak egiten joan etorri horiek modu jasangarrian egin daitezen eta desplazamendu hauek bizitza osasuntsu baten ohiturekin eta iraunkortasunarekin lotu daitezen. Horiek horrela, bizikletan joatea saritzen dute, gurasoak kotxe elkar banatuak erabiltzera animatzen dituzte, garraio publikoaren erabilera sustatu…

Azken urteotako datuei erreparatuta bilakaera desplazamendu jasangarrien aldekoa da, pixkanaka ehunekoa handitzen doa etengabe. Guztira, %49 dira bizikletan, gurasoek kotxea konpartitua edo autobusez joaten direnak Oarsoaldean larunbat goizetan jokatzen diren partidetara.

 

Izan ditzagun ohitura osasungarriak

Oarsoaldeko eskola kiroleko mahaiak desplazamendu jasangarriak sustatzen jarraitu nahi du eta gurasoak eta txikiak animatu nahi dituzte partiduetara joan-etorriak modu jasangarrian egitera, bizitza ohitura osasuntsuak izan ditzagun eta ingurugiroarekiko errespetuzko jokaerak.

Hori bultzatze aldera ikasturte bukaeran sari banaketa izaten da eta bertan hainbat sari banatzen dira, sailkapen ezberdinak eginez. Hala nola, “berdeak edo jasangarriak”, “bizikleta joan-etorriak”…

 

 

Kalitatezko Eskola Kirola

Desplazamendu jasangarriez gain, Oarsoaldeko eskola kirolak baditu azpimarratzea merezi duten beste ezaugarri batzuk ere:

Hau guztia egia bihurtzeko eskualdeko eskola kirolaren mahaiak, urteetan zehar gogoz egin behar izan du lana. Alde batetik, ikastetxeek kirol proiektuak eratu dituzte Kirolaisiko teknikari eta eskualdeko eskola kiroleko koordinatzailearen laguntzaz, eta bertan besteak beste, begiraleen profila euskalduna izatea, gutxieneko kirol prestakuntza izatea eta eskualdeko eskola kirolaren filosofia eredua txertatu dituzte.

Bukatzeko, udalek, arlo ugaritan laguntza eskaintzeaz gain, kontratazioak ahalbidetzeko diruz lagundu dute gure programa.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak