Oarsoarrak

Albisteak

Nola izan enpresa erakargarri XXI.mendean?

2017-02-24

Enpresen Gizarte Erantzukizunak eta enpresen arteko sareek dakartzaten onurez jarduteko jardunaldia antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak hainbat eragileren laguntzarekin.

Jardunaldia martxoaren 2an egingo da goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara Oiartzungo Lanbarren industriagunean dagoen Salto Systems enpresan.

Hizkuntza komunitateen arteko bizikidetza bermatzea eta enpresen arteko elkarlana eta sareak eraikitzea gaur eta biharko enpresa arrakastatsuek gainditu beharreko erronkak dira. Hauen gakoak aztertuko dira jardunaldian, Oarsoaldeko espazio sozio-ekonomikoa eguneratu eta indartzeko asmoz.

Jardunaldiko hizlari nagusia Kataluniatik etorriko den “Responsabilitat Global”eko aditu Josep Maria Canyelles izango da.

Josep Mariaren esanetan, “Enpresa batzuek gizarte erantzukizunaren arloan egin dezaketenak ez du behar besteko ahalmenik gizarte eta enpresa-kultura osotasunean bilaka arazteko. Testuinguru horretan sortu da Gizartearekiko Erantzule den Lurraldea kontzeptua, askotariko erakundeek gizarte erantzukizuna euren kudeaketan sar dezaten eta erantzukizuna, iraunkortasuna, gardentasuna edo etika bezalako balioak lurraldearen markaren ezaugarri bihur daitezen”.

Hitzaldi nagusiaren ondotik enpresen arteko sareen eta elkarlanerako ekimenen onurak aztertuko dira mahai-inguruan. Tkguneko Fermin Lazkano, Elayko Anaje Narbaiza, Olatukoop-eko Beñat Irasuegi eta Art for life!-eko Miren Lauzirika izango dira partaideak. Nerea Azurmendik gidatuko du mahai-ingurua.

Mahai-inguruaren ondotik, eztabaida taldeak egingo ditugu bi auziri edo galderari erantzun nahian.

Jardunaldia, lan-munduko eragileak sentiberatzeko EUSKARAZ, S.A. ekimen berriaren barruan kokatua dago eta Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, izena ematera animatu nahi ditu gai hauen inguruan interesa izan dezaketen norbanako nahiz eragileei. Izen-ematea doakoa da baina www.euskarazsa.eus/eu/hasiera webgunean egin behar da. Jardunaldiari buruzko informazio zehatzagoa ere web horretan aurki dezakezue.

Egitaraua

10:00 - 10:10 AURKEZPENA

10:10 - 11:10 Hitzaldia
Enpresen ardura soziala eta hizkuntza kudeaketa: zergatik eta nola ekin?
Josep Maria Canyelles, Responsabilitat global

11:10 - 11:30 Atsedenaldia / Kafea


11:30 - 12:30 Mahai Ingurua

Enpresen erantzukizun soziala eta elkarlana.

 

12:35-13:15 Talde Fokala


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak