Oarsoarrak

Albisteak

Motxian Eby lehiaketaren hirugarren erronka martxan da

2021-03-03

Motxian Eby lehiaketaren hirugarren aste honetan hau izango da erronka: "nire erreferente euskalduna"

Erreferenteak izatea garrantzitsua da, jarrera ereduak eta lortu dezakeguna erakusten digutelako. Zeintzuk dira zuen erreferente euskaldun gogokoenak? Hori da aste honetan gazteei luzatu zaien galdera. Erronka gainditzeko erreferente euskaldun bat aukeratu eta horren imitazio edo antzezpen bat egin beharko dute... ea asmatzen dugun nor den!

Gehienez bi minutuko iraupena duen bideo bat bidali beharko dute parte-hartzaileek hurrengo martxoaren 9a baino lehen, www.motxianeby.eus webgunearen bidez. Datorren astean erabakiko du epaimahaiak lehenengo erronka honetako irabazlea nor den. Gogoratu asteko erronkaren irabazleak 125 euroko saria izango duela.

Informazio guztia www.motxianeby.eus webgunean

 



atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak