Oarsoarrak

Albisteak

Motxian Eby esketx lehiaketan parte hartzeko azkeneko egunak

2016-11-22

Aurten ere Motxian Eby esketx lehiaketa antolatu dute Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Buruntzaldeako Udal Euskara Zerbitzuek modu bateratuan. Aurtengo gaia librea eta da DBH-1, 2, 3 edo 4ko ikasleek har dezakete parte.

Bideoak bidaltzeko epea azaroaren 25era arte luzatu da eta Whatsapp bidez (608 170 384) edo e-postaz (kaixo@motxianeby.eus) bidal daitezke. Irakurri informazio guztia hemen.

 

Azaroaren 26tik abenduaren 2ra bozkatzeko aukera

Azaroaren 26ean jasotako bideo guztiak interneten zintzilikatuko dira eta bozkatzeko aukera egongo da abenduaren 2a bitartean. Azkenik, abenduaren 3an epai-mahaia elkartuko da. Eta sari-banaketa abenduaren 16an izango da Errenteriako Koldo Mitxelena (HH-LH Ikastetxean, (Biteri eskola ohian)18:00etatik aurrera.

 

Ikusi iazko sari banaketako argazkiak. 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak