Oarsoarrak

Albisteak

Motxian Eby bikoizketa lehiaketara lanak bidaltzeko epea zabaltzear da

2020-02-03

Orain arte esketx lehiaketa izan da Motxian Eby eta garaiak eta joerak aldatzen doazen bezala, lehiaketa ere esketxetatik bikoizketara pasatzea erabaki dute antolatzaileek.

Minutu batetik bi minutu arteko film zati bat hartzea da kontua, eta hari ahalik eta bikoizketarik egokiena eta barregarriena asmatzea eta txertatzea.

Bi sari nagusi emango dira; epaimahai aditu batek emana bata, 300 eurokoa, eta internautek euren bozkez erabakitakoa bestea, 200 eurokoa. Horiez gain, herri bakoitzean bozkatuena izan den bikoizketak ere 50 euroko saria izango du.

Lanak bidaltzeko epea 2020ko otsailaren 3tik martxoaren 2ra artekoa izango da, biak barne. Lanak www.motxianeby.eus web gunearen bidez bidali beharko dira.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak eta lehiaketari buruzko gainerako jakingarriak arestian aipatutako web gunean dituzue eskuragarri.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditu eskualdeko DBHkko ikasleak.

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak