Oarsoarrak

Albisteak

“LIBRE” Izeneko esketxak irabazi du aurtengo Motxian Eby lehiaketa

2016-12-17

Sari-emate festa arratsaldeko 18:00etan hasi zen eskualdeko lau herrietako Kuadrillategiko gazteak Errenteriako Biteriko plaza estalira iritsi zirenean. Iritsi bezain pronto jolastokia apaindu zuten eurek egindako muralekin eta kartelekin.

Segidan sari-emate ekitaldia egin zen, herrietako irabazleetatik hasiz. Errenteriako esketxik onena “Ivanblue” izan zen, Lezokoa “Frozen abestis“, Oiartzungoa “Zer gertatzen da?“ eta Pasaiakoa “Eminiminiren arratsaldeak “. Horren ondotik, sari nagusiak banatu ziren. Hala, bigarren saria, internauten bozkek erabakitakoa, “Oihan Mega“ esketxarentzat izan zen eta epaimahaiak emandako sari nagusia, berriz, “Libre“ izeneko esketxarentzat. Pozik hartu zituzten sariak gazteek. 

Sariak banatu eta esketxak ikusi ostean, txokolate-jatea egin zuten bildutako guztiek. Azkenik, gaueko 21:00ak aldera arte luzatu zen festa Gantxegi DJarekin.

Aurten guztira 44 esketx aurkeztu dira hirugarren urtez antolatu den Motxian Eby Esketx Lehiaketara. Esketxak ikusgai dituzue www.motxianeby.eus gunean.

Ikusi sari banaketako argazkiak.

Ikusi sari banaketako laburpen bideoa. 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak