Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Lezoko “Sentimenduak” izeneko esketxak irabazi du aurtengo Motxian Eby lehiaketa

2018-03-26

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak laugarren urtez antolatu duen Motxian Eby Esketx Lehiaketako sariak banatu zituzten joan den ostiralean Oiartzunen. Giro ederra sortu zuten lau herrietako Kuadrillategi egitasmoko gazteak.

Sari nagusia Lezoko “Sentimenduak” esketxak eraman zuen eta bigarren saria, internauten bozkek erabakitakoa, “Denok zu” esketxarentzat izan zen. Pozik hartu zituzten sariak gazteek.

Errenteriako bideo onenaren saria “Indarkeriaren aurka” izan zen, Lezokoa “Badator“, Oiartzungoa “Euskaraz bizi nahi dugu“ eta Pasaiakoa “Izan Libre“.

Sariak banatu eta esketxak ikusi ostean, txokolate-jatea egin zuten bildutako guztiek. Azkenik, gaueko 21:00ak aldera arte luzatu zen festa DJarekin.

Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, Motxian Eby Esketx Lehiaketa gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko xedez antolatzen da eta harrera ona du. Aurten guztira 17 esketx aurkeztu dira eta esketxak ikusgai dituzue www.motxianeby.eus gunean.

Ikusi ekitaldiko argazkiak hemen

 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus