2018-10-10
Lezon, Euskal Herriko beste herrietan bezala, fin ari dira lanean Euskaraldiaren inguruan. Santakruzeko jaiak zirela eta, herriko lantaldeak Euskaraldiko irudia bazter guztietara zabaltzeko aprobetxatu du: txupinazoan hamaikakoaren aurkezpena egin da, pegatinak zabaldu dira jaietako ekintza nagusietan, herri bazkarian Euskaraldiaren photocall-a jarri da, zezensuzkoarekin batera Euskaraldiaren irudiak proiektatu dira udaletxeko paretan ...
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da Euskaraldia eta euskaraz dakiten edo ulertzen duten guztiek parte har dezakete. Ahobizi edo belarriprest rola aukeratu beharko da eta 11 egunetan zehar paparrean txapa jarrita euskararen erabilera sustatzea izango du helburu.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
ARGINDARRA AURREZTEKO ETA FAKTURAK ULERTZEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN
BANATU DITUZTE EUSKARAREN PAPARAZZIEN SARIAK
OARSOALDEKO UDALEK ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITERA DEITU DITUZTE ZERGADUNAK
LOTURAK