2017-06-15
Martxoaren 9an hasi zituzten aurtengo lantokiko praktikak Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako ikasleek eta 15ean goi mailako zikloetakoek. Aurten Don Boscoko 19 ikaslek egin dituzte praktikak Oarsoaldeko Euskara Batzordeak sustaturiko Lantokiko praktikak euskaraz egitasmoaren babespean.
D ereduko ikasleak hartzeko hitzarmena 13 enpresarekin dute Oarsoaldeak eta Don Boscok baina horietatik bederatzik hartu dituzte ikasleak praktikatan 2016‐2017 ikasturtean. Hala, Tecnaliak lau ikasle hartu ditu, CAFek, Papresak, Easo Motor‐ek eta Lurautok bina, IDK‐k hiru eta Dardarak‐ek, Pamendi tailerrak‐ek eta Azti Fundazioak bana hartu dituzte. Praktika aldia maiatzaren 30ean amaitu zuten ikasle guztiek.
Ezagutu ikasle eta enpresen esperientziak bideo honetan:
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
ARGINDARRA AURREZTEKO ETA FAKTURAK ULERTZEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN
BANATU DITUZTE EUSKARAREN PAPARAZZIEN SARIAK
OARSOALDEKO UDALEK ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITERA DEITU DITUZTE ZERGADUNAK
LOTURAK