Langabetuentzako euskara ikastaro trinkoak, doan
2019-11-12
Garazi Lopez de Etxezarreta Errenteriako Udal Hizkuntza Politikako Zinegotzia delegatuak eta Xenpelar AEK eta Udal Euskaltegiak herritarrei jakinarazi nahi die langabetuei euskara doan ikasteko aukera emateko egitasmoarekin aurrera jarraitzeko asmoa dagoela. IKASTAROAN izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 22ra arte, Udaletxeko Euskara Departamentuan (Herriko Plaza. 1 go solairua)
Izena emateko Lanbidek ematen duen lan egoeraren ziurtagiria (Dardea) aurkeztu beharko da, eta parte hartzen duten ikasleek %85eko asistentzia bermatu beharko dute. Aurreko ikasturtean izan diren taldeetan aritutako ikasle nahiz irakasleek balorazio bikaina egin dute euren esperientziaz.