Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitearen garrantzia

2019-03-12

Martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasle guztiei eman zaie formazio-motibazio saioa Don Bosco Institutuan. Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarin izan da saio honen gidaria. Ikasleak denbora gutxi barru enpresetan praktikak egiten hasiko dira eta Urdangarinek praktika horiek euskaraz egitearen garrantziaz hitz egin die. Honetaz gain, euskararen inguruko hainbat gako azpimarratu ditu.

Jose Angel Sanchez Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, formazio-motibazio saio hauek praktiketara joango diren ikasleei eta horien tutoreei zuzenduta daude. Saioan ikasleen zein enpresen etorkizunean hizkuntza kudeaketaren garrantzia eta enpresetan hizkuntza kudeaketa egokia egiteak hizkuntz-komunitatearen biziraupenarekiko duen eraginean jarri dute arreta. Horretaz gain, enpresetako langileen eta ikasle ohien adierazpenak eta esperientziak ere ezagutu dituzte Don Boscoko ikasleek.

 

 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus