Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitearen garrantzia

2018-02-22

Martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasle guztiei eman zaie formazio-motibazio saioa Don Bosco Institutuan. Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarin izan da saio honen gidaria. Ikasleek denbora gutxi barru enpresa batean praktikak egiten hasiko dira eta Urdangarinek praktika hauek euskaraz egitearen garrantziaz hitz egin die. Honetaz gain, euskararen inguruko gako batzuk erakutsi ditu.

Jose Angel Sanchez, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, formazio-motibazio saio hauek praktiketara joango diren ikasleei eta haien tutoreei zuzenduta daude. Bertan ikasleen etorkizunean eta enpresaren etorkizunean hizkuntza kudeaketaren garrantzia ikusi ahal izan dute. Eta, aldi berean, enpresetan hizkuntza kudeaketa egokia egiteak zer nolako eragina daukan hizkuntz-komunitatearen biziraupenean. Saio hauetan enpresetako jendearen eta ikasle ohien adierazpenak eta esperientziak ere jaso dira.

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus