Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Kuxkuxeroak saioa izan da Lezon

2019-11-08

Sorpresaz hartu eta pozik hartu dute Lezoko gazteek Miren Arrietaren bisita. Hori dela eta guztiek bisita aurretik gonbidatuari egiteko galderak prestatu dituzte eta ia 21:00ak jo arte egon dira berriketan. Azken minutuak sinadura bat edo beste eskuratzeko ere aprobetxatu dituzte gazteek. 
Egitasmoko bigarren saioa Errenterian izango da eta bertan Nerea Eizagirre Realeko jokalaria izango da gazteekin solasteko prest. Azaroko azken saioko gonbidatua ere Eizagirre izango da, Pasaian egongo baita azaroaren 29an. Huntza taldeko musikariak berriz, Lezoko Eskolan bilduko dira gazteekin azaroaren 22an izango da, arratsaldeko 17:00etan.
Kuxkuxeroak egitasmoak gazteen euskararen erabileran eragin nahi du erreferentzialtasuna landuz, eredu izan daitezkeen pertsonekin galdera librean arituz, naturaltasunez eta  euskaraz. Bereziki 12-16 urte arteko gazteei zuzendu arren, ez zaio inori sarrera itxiko.
Hedabidetan agertzen diren pertsonaiak (aktoreak, musikariak, kirolariak) gazteentzat eredu izanik, euren portaerak kopiatzeko ohitura izan ohi dute. Pertsonaia horiekiko hizkuntzaren erreferentzia euskara izatea, gazteen artean euskararen erabilerari laguntzeko egin daitekeen ekarpenetako bat da. Azken finean, euskarak erreferentzialtasuna behar du, bitarteko eta planteamendu desberdinekin. Kuxkuxeroak egitasmoak bitarteko eta planteamendu horietako bat izan nahi du.
Ekimena Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatu du.
Info: http://kuxkuxeroak.eus/

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus