2018-06-14
Oarsoaldeko lau herrialdeko Kuadrillategi egitasmoko gazteek 2018ko Kuadrillategi Eguna ospatu dute Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan. Eskualdeko 12-16 urte bitarteko 100 gazte inguru elkartu dira goizeko 11:00etan.
Egun berezi honi hasiera emateko, pasaitarrek harrera egin diote gainontzeko herritako gazteei eta jarraian Flashmob-a grabatu dute. Gazte guztiak taldeetan banatu ondoren, ginkana berezi bat antolatu dute sei jokuz osatutakoa.
Bazkaltzeko tartea eta gero, Ttek elektrotxarangak emanaldi bat eman du Pasai Antxoko herriko kaleetan zehar eta 18:00tan pasaiatarren agurra egin diete gainontzeko gazte guztiei.
Kuadrillategi egitasmoak eskualdeko 12-16 urte arteko 400 gazte elkartzen ditu ostiraleroko saioetan eta horiez gain egiten dituzten ekintza berezietan, izan irteerak, topaketak, jolasak,… Gazteen artean euskarazko hizkuntza ohiturak finkatzeko helburua du Kuadrillategik.
Ikusi argazkiak
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
BANATU DITUZTE EUSKARAREN PAPARAZZIEN SARIAK
OARSOALDEKO UDALEK ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITERA DEITU DITUZTE ZERGADUNAK
AURTENGO MOTXIAN EBY BIDEO-ERRONKA LEHIAKETAK BADITU IRABAZLEAK
LOTURAK